Praktikan oinarritutako lanbidea eta gizarte-aldaketa eta garapena, gizarte-kohesioa eta pertsonen ahalduntzea eta askapena sustatzen dituen diziplina akademikoa. Justizia sozialaren, giza eskubideen, erantzukizun kolektiboaren eta aniztasunaren errespetuaren printzipioak oinarrizkoak dira gizarte-lanean, zeinak pertsonak eta egiturak inplikatzen ditu bizitzako erronkei aurre egiteko eta ongizatea areagotzeko.
Giza-lotura osasuntsuen garapena sustatu eta pertsonen ongizate handiagoa dakarten aldaketa sozialak sustatu nahi ditu. Gizarte langileek, horrela, gizabanakoek ingurunearekin duten elkarrekintzarekin lotutako zenbait faktoreren gainean jarduten dute.
