Fraternidad-Muprespa Habana Ospitaleko esterilizazio unitatea: ikusten ez den segurtasuna

Ámbito sanitario
Autor
Fraternidad-Muprespa

Zerbitzu ezezagunenetako bat da, baina garrantzitsuenetakoa ere Fraternidad-Muprespa Habana Ospitalean. Ebakuntza-gelan edo beste eremu batzuetan, hala nola larrialdietan, erabiliko den materiala esterilizazio egoera ezin hobean iristea, hori da esterilizazio unitatearen ardura. 

Elena Muñoz Bodega Fraternidad-Muprespa Habana Ospitaleko bloke kirurgikoko gainbegiratzailearen hitzetan, “gaixoarekin kontaktuan dagoen laguntza-zerbitzua ez den arren, unitateak egiten duen lan guztiaren helburua da gaixoaren segurtasuna zaintzea, zehatz-mehatz definitutako prozesuen bidez; garbiketa, desinfekzioa eta esterilizazioa”. Prozesu horiek ezinbestekoak dira, eta eginkizun desberdinak eta osagarriak dituzte. Garbiketak zikinkeria eta mikroorganismo batzuk kentzen ditu, desinfekzioak germen horietako asko suntsitzen ditu eta esterilizazioak denak suntsitzen ditu. 

Fraternidad-Muprespa Habana Ospitaleak hainbat esterilizazio eremu ditu: 

  • Heltzen den materiala jasotzeko eremua, hau da, merkataritza-etxeek ebakuntzarako hornitzen duten materiala jasotzekoa. 
  • Material kutsatua jasotzeko eremua: garbitzeko eremua da, eta bertara ebakuntza-gelatik nahiz ospitaleko beste eremu batzuetatik materiala heltzen da. 
  • Autoklabeak sailkatu, paketatu eta kargatzeko eremua. Hor erabakitzen da zer material doan esterilizagailu bakoitzera. Halaber, material horren egoera berrikusten da eta dagozkion erregistro informatikoak egiten dira. 
  • Autoklabeak deskargatzeko eremua eta material esterilaren biltegia. 

Prozesu horietako batzuk burutzeko erabiltzen diren ekipoak eta etxean ditugunak ez dira oso desberdinak. Garbitzeko eta desinfektatzeko, bi makina daude: alde batetik materia organikoa ezabatzen duen garbigailu-desinfektatzaile bat, etxeko ontzi-garbigailu baten antzekoa, eta bestatik ultrasoinu bidez garbitzeko makina bat, goi-maiztasuneko uhinak sortzen dituena eta inkrustazio handia duen eta zikinkeria sakonago itsatsita duen tresnetarako egokia.  

Tresneria esterilizatzeko, ospitaleak lurrunezko esterilizagailua eta hidrogeno peroxidozko esterilizagailua du. Lehenengoaren kasuan agente esterilizatzailea ur-lurruna da, eta 134 graduko tenperaturara iristen da gehienez; bigarrena material sentikorragorako erabiltzen delarik, gehieneko tenperatura 54 gradukoa da. 

Zerbitzu horretatik pazientearen historia kliniko elektronikora bidaltzen den informazioa da, pazientearekin kontaktuan egon den materialari buruzkoa. Ebakuntza egin baino lehentxeago, erizaintzako langileak eremu kirurgikoa prestatzen ari direnean, material bakoitzaren eranskailuan dagoen barra-kodera pistola hurbiltzen du eta informazio guztia erregistratzen du: esterilizatzailearen lotea, iraungitze-data eta zer egoeratan dagoen, hau da, pazienteekin zerikusia duten datuak arakatzeko aukera ematen duen informazio ugari. 

Unitate honen egunerokotasunean nabarmena den beste kontzeptu bat trazabilitatea da. Elena Muñozek honela deskribatzen du: “esterilizazio fase guztietan produktuaren kontrol integrala lortzea, zuzenean edo alderantziz. Horri esker jakin dezakegu nola garbitu dugun, zer egunetan, zer makinatan, zer pazienterekin erabili dugun… hori da guztia behar bezala egin dela jakiteko modua”.

¿Te ha resultado útil?