
Fraternidad-Muprespak charter de la diversidad delakoa berritu du 2015-2017 eperako
Charter de la Diversidad izenekoa gutun/kode bat da. Horren bitartez, erakundeak bere langileekiko, interes-taldeekiko eta herritarrekiko duen konpromisoa islatzen du, egungo baldintzetan. Denok dakigu gizateria ez dela homogeneoa, izan ere, hainbat alderdiri erreparatuta ikus dezakegu aniztasuna dagoela: immigrazioa, kultura, sexu-orientazioa, erlijioa eta, noski, emakumea lan-merkatuan finkatu izana.
Borondatez Charter horretako kide egiten diren enpresek, horren printzipioak onartzen dituzte, honako hauek, alegia:
- Aukera-berdintasunaren inguruan sentikortzea.
- Askotariko lantaldea eraikitzen aurrera egitea.
- Enpresan lan egiten duten pertsona guztiak integratzen saiatzea.
- Zuzendaritza politiketan aniztasuna aintzat hartzea.
- Lan-bizitza eta familia bateragarri egiten saiatzea.
- Gizartean dagoen aniztasuna ulertzea eta onartzea.
- Erakundearen barruan aniztasun horrekiko konpromisoa transmititzea, baita interes-taldeen, erakundeen, administrazioen eta gizarte eragileen artean ere.
- Diskriminaziorik ez egoteko jarduerak prestatzea eta agerian jartzea.
Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile den Fraternidad-Muprespak Charter de Diversidad horretako atxikimendua berritu du 2015–2017 eperako.
Charter de la Diversidad horretara atxikita egonik, kolektibo guztiak berdintasunean oinarrituta eta diskriminaziorik gabe errespetatzeko beharra onartzen du Fraternidad-Muprespa. Gizarteko talde guztiak onartzeko konpromisoa, guztiek osatzen baitute gizartea eta, horrenbestez, berdintasunetik abiatu behar delako haiekin guztiekin harremanak izateko.
Charter horretara atxikitzea, Mutualitateak Berdintasuneko eta Gizarte Erantzukizun Korporatiboko Planaren esparruan burutzen dituen ekintzen eta politiken ondorioa da.
"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"