2/2022 Errege Lege Dekretuan langile autonomoentzat jarduera uzteagatik arautzen diren aparteko prestazioak

 

Otsailaren 23an argitaratu zen 2/2022 Errege Lege Dekretua, langile autonomoak babesteko, enplegua babesteko egitura-mekanismoetarako eta La Palma uharteko ekonomia eta gizartea berreskuratzeko premiazko neurriei buruzkoa, eta gizarte- eta ekonomia-egoera ahulei aurre egiteko zenbait neurri luzatu ziren. Bertan 2 prestazio berri ezarri ziren, eta La Palmako erupzio bolkanikoaren kaltetuentzako berariazko prestazioak luzatu ziren.

Horien laburpena aurki daiteke taula honetan:

 

Prestazio motak eta legeria

ARAUDIA

PRESTAZIOA

ESKAERA EGITEKO EPEA

GEHIENEKO IRAUPENA

1. art.

Kotizazioetatik salbuestea irailaren 28ko 18/2021 ELDren 10. eta 11. artikuluetan arautzen diren prestazioetako bat otsailaren 28an jasotzen ari ziren autonomoentzat.

GSDNk kudeatua

2022ko ekaina

2. art.

Agintaritza eskudunaren ebazpenaren ondorioz jarduera aldi baterako eteten duten langile autonomoentzako prestazioa.

Noiztik: jarduera eteteko ebazpena argitaratzen den egunetik.

Noiz arte: 2022ko uztailaren 20

Etenaldiaren indarraldiaren arabera. Gehienez: 2022ko ekainaren 30

9. AX

Gizarte Segurantzaren aparteko neurrien luzapena La Palmako Cumbre Vieja eremuan izandako sumendi-erupzioagatik kaltetutako langile autonomoentzat, 18/2021 ELDak ezarritakoak

Noiztik: 2021eko urriaren 1

Noiz arte: 2022ko ekainaren 30

2022ko ekainaren 30

Jarraian, 2/2022 ELDak aurreko legeen aldean dituen aldaketa eta interes-puntu nagusiak laburtzen dira:

 

Enplegua babesteko, ekonomia berreskuratzeko eta lan-merkatua hobetzeko premiazko neurriei buruzko irailaren 28ko 18/2021 Errege Lege Dekretuan ezarritakoaren babesean, jarduera eteteagatik prestazio-modalitateren bat jaso duten langile autonomoen aldeko kotizazio-salbuespena (2/2022 ELDren 2. artikulua):

 

Langile autonomoentzat kuoten salbuespena ezartzen da, baldin eta 18/2021 ELDren 10. eta 11. artikuluetan araututako prestazioak jasotzen badituzte, 2022/02/28ra arte, kopuru hauetan:

  • % 90eko salbuespena 2022ko martxoari dagozkion kotizazioetan.
  • % 75eko salbuespena 2022ko apirilari dagozkion kotizazioetan.
  • % 50eko salbuespena 2022ko maiatzari dagozkion kotizazioetan.
  • % 25eko salbuespena 2022ko ekainari dagozkion kotizazioetan.

Alta-egoeran izan beharko da 2022/06/30era arte.

Aurreko prestazioa jaso arte jasotzen duenaren arabera zehaztuko da oinarria.

Salbuespen horiek bateraezinak dira jarduera eteteagatik ematen diren aparteko prestazioekin (2/2022 ELDaren 2. artikuluan araututakoak, eta 18/2021 ELDaren seigarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoak, 2/2022 ELDaren 9. AXean luzatu direnak).

ELD horren 2. artikuluan araututako prestazioa (jarduera uzteagatik) jasotzen bada, salbuespena berriro aplikagarria izango da langilea berriro kotizatzera behartua den unetik.

 

 

Jarduera eteteagatiko prestazio berezia langile autonomoentzat, baldin eta jarduera oro aldi baterako etetea eragin badie, COVID-19aren hedapena geldiarazteko neurri gisa agintaritza eskudunak hartutako ebazpenaren ondorioz (2/2022 ELDren 2. artikulua):

 

Prestazio hori COVID-19aren hedapena geldiarazteko neurri gisa agintaritza eskudunak hartutako ebazpenaren ondoriozeuren jarduera guztiak etetera beharturik aurkitzen diren langile autonomoentzat da.

Prestazio hori jaso ahal izango dute bai 2022ko martxoaren 1etik aurrera jarduera eten dutenek, bai aurretik etenda izanik 2022ko martxoaren 1a baino lehen eskatu izan ez dutenek.

 

Oharra: 2022ko otsailaren 28an jasotzen ari balitz 18/2022 ELDren 9. artikuluko prestazioa, beste prestazio hau eskatu beharko da (ez da automatikoki luzatuko).

 

Prestazio horren ondorioak eta eskatzeko datak jarduera eteteko ebazpena indarrean jartzen den dataren arabera egongo dira:

1. Martxoaren 1a baino lehen jarduera eteteko ebazpena:

  • Martxoaren 1etik 21era bitartean aurkezten bada (egun hori barne), martxoaren 1etik aurrera sorraraziko da prestazioa.
  • Martxoaren 22tik aurrera aurkezten bada (egun hori barne), eskaera jasotzen den hurrengo hilabetearen 1etik aurrera sorraraziko da prestazioa.

2. Martxoaren 1etik aurrera jarduera eteteko ebazpena:

  • Eteteko ebazpena argitaratu ondorengo 21 egun naturaleko epean aurkezten bada, etetea adierazten den hurrengo egunetik aurrera sorraraziko da prestazioa.
  • Epe hori gainditu ondoren aurkezten bada, eskaera jaso eta hurrengo hilaren 1etik aurrera sorraraziko da prestazioa.

Gainerako alderdietan, 18/2021 ELDren 9. artikuluan araututako jarduera eteteko aparteko prestazioaren antzekoa da.

 

 

 

Gizarte Segurantzaren aparteko neurrien luzapena La Palmako Cumbre Vieja eremuan izandako sumendi-erupzioagatik kaltetutako langile autonomoentzat. (2/2022 Errege Lege-dekretuaren 9. azken xedapenean ezarria, 18/2021 Legearen seigarren xedapen gehigarria aldatzen duen horretan):

 

Aldaketa horrek 18/2021 Errege Lege-dekretuan ezarritako epeak luzatzen ditu, bost hilabetetik bederatzi hilabetera, eta aurretik ezarritako gainerako baldintzak mantentzen ditu.

¿Te ha resultado útil?
Vote down!

Puntos: -7

You voted ‘down’