Fraternidad-Muprespa firma el Chárter de la flexibilidad de Fundación MásFamilia

Ekitaldiak
Autor
Fraternidad-Muprespa
Población
Madrid

Fraternidad-Muprespa mutualitateak MásFamilia Fundazioaren malgutasunaren txarterra sinatu du

Fraternidad-Muprespa mutualitateak eta 75 enpresak baino gehiagok –haien artean daude, besteak beste, Axa, BBVA, Repsol, Calidad Pascual edo Telefónica– MásFamilia Fundazioak sustatutako telelanaren eta malgutasunaren aldeko txarterra sinatu dute.

Ekintza horrek, era berean, gizarte gero eta aurreratuagoa lortu nahi du, aro berriekin bat datorrena, zorroztasuna eta etengabeko hobekuntza ardatz harturik, txarterraren betetze-mailaren kanpo-ikuskapena eginez, eta abian ipinitako planak eta konpromisoa ikuskatzeko egiaztatzeko zigilu batekin.

Eva Ferrero, mutualitateko Giza Baliabideen eta Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren zuzendari albokoa, arduratu zen etxearen egiaztapen-diploma jasotzeaz, eta hauxe nabarmendu zuen: «Fraternidad-Muprespa langileen malgutasuna eta kontziliazioa bultzatzen ari da, erakundeko III. Berdintasun Plana ezarri izanari esker».

Jardunaldian parte hartu zuen, era berean, Luis Martín Academia de Invertores e Innovart-eko zuzendari exekutiboak, zeinak berrikuntzaren paradigma berriaz hitz egin baitzuen: pertsonak eta teknologia. Eva Serrano CEIMeko presidenteordeak hauxe baieztatu zuen: «Guztiok pentsatu behar dugula nola egokitu hobeto gure interesak, beti enpresaren produktibitatearen eta pertsonaren ongizatearen alde. Horretarako diseinatzen da txarter hau».

Roberto Martínez MásFamilia Fundazioaren presidenteak, berriz, azaldu zuen 75 konpainia elkartu direla konpromiso hori adierazteko, zeinak hainbat eta hainbat onura baititu lotuta, hala nola kontziliazioa, eta gaineratu zuen milaka pertsonak jaso ditzaketela murrizketa horren onurak, eta, hortaz, hobetu dezaketela bizi-kalitatea. Baina, erantsi zuen, ez dela hor bukatzen.

Horretaz gainera, ekitaldian azaldu zuten zenbat CO2 ezabatu dezaketen enpresa sinatzaileen % 20an bakarrik ere telelana martxan jarrita: hiru milioi tona baino gehiago aurrez litezke urtean berotegi-efektuko gasetan.

Fraternidad-Muprespa, III. Berdintasun Planaren barruan (2018-2020), proaktiboa da gure gizartean gertatzen ari diren aldaketa ugariei erantzuna emateko. Aldaketa horiek enplegatu guztien premiak kontuan hartuko dituzten ekintzak eskatzen dituzte, eta, horien artean, nabarmentzekoa da malgutasuna, kontziliazioa eta aukera berdintasuna lanean.

Telelanaren eta Malgutasunaren Txarterra

Telelanaren eta Malgutasunaren Txarterra konpromiso bat da, zeinarekin beren borondatez bat egin baitute erakundeek, lan-malgutasunaren eta telelanaren kulturarekin konpromisoa sustatzeko. Halaber, konpromiso horretan sartzen dira ingurumena errespetatzea, aniztasuna eta inklusioa, eta kultura malgua ezartzearen onuren aitorpena eta pedagogia.

¿Te ha resultado útil?
Vote down!

Puntuak: -1

You voted ‘down’