HITZARMENA SINATU DUTE JAÉNGO UNIBERTSITATEAK ETA FRATERNIDAD-MUPRESPAK: ZAHARTZE AKTIBOARI BURUZKO JARDUNALDIA

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Fraternidad-Muprespa eta Jaéngo Unibertsitatea elkarlanean aritu dira oraingo honetan jardunaldi interesgarri bat burutzeko: "Lan-bizitza jasangarria sustatzea: Lan osasungarriak adin bakoitzean: “Zahartze aktiboa eta horri aurre egiteko estrategiak”.

Jardunaldia Jaéngo Unibertsitateak eta Fraternidad-Muprespak sinatutako hitzarmena oinarri hartuta egin da; horren bitartez, harreman akademikoak, kulturalak eta zientifikoak ezarri eta garatuko dira erakunde bien artean. Hitzarmenari esker, gainera, prestakuntza-ekintzak sustatuko dira.

Jardunaldi hau, esaterako, aipatu unibertsitatean ematen den Lan-arriskuen Prebentzioko Masterraren esparruan egin zen azaroaren 10ean, Gizarte eta Lege Zientzien Fakultatean. Masterreko ikasleei zuzenduta zegoen jardunaldia, eta unibertsitateko irakasleak, enpresen ordezkariak eta lan-aholkulariak ere izan ziren bertan.

Jaéngo Unibertsitateko Lan-arriskuen Prebentzioko Masterraren zuzendari Manuel García Jiménezek eman zion hasiera jardunaldiari. Ondoren, Fraternidad-Mupresparen Prebentzio, Kalitate eta Komunikazioko zuzendariorde Natalia Fernández Laviadak hartu zuen hitza, eta azpimarratu zuen “enpresen, gizarte-eragileen eta erakundeen betebeharra dela lan-baldintza seguru eta osasungarriak diseinatzea eta eskaintzea, pertsonen bizitza profesional osoan zehar adina aintzat hartzen dituztenak”. Ezin bazter daiteke “65 urtetik gorako enplegudun kopurua %28 hazi dela azken urteotan. Gaur egun, 162.600 pertsona daude talde horren barruan, norbere konturako eta besteren konturako langileak kontatuta”.

Jarraian, Jaéngo Unibertsitateko Lan Zuzenbideko eta Gizarte Segurantzako katedradun Cristóbal Molina Navarretek zahartze aktiboari eta enpleguari buruzko hitzaldi interesgarria eman zuen, politika publikoetan eta kudeaketa-esperientzietan ardaztuta.

Programaren ordenari jarraikiz, LSHINen Bartzelonako Lan-baldintzen Zentro Nazionaleko zuzendari Juan Guasch Farrásek 2016-2017ko “Lan osasungarriak adin bakoitzean” kanpaina aurkeztu zuen. Kanpainaren helburua da, batetik, lan-bizitza osoan zehar laneko segurtasuna eta osasuna (LSO) behar bezala kudeatzearen garrantziaz kontzientziatzea, eta, bestetik, lana langile bakoitzaren gaitasunetara moldatzea, lan-ibilbidearen hasieratik bukaerara arte.

Ondoren, Madrilgo Complutense Unibertsitateko Lan Zuzenbideko eta Gizarte Segurantzako irakasle titular Yolanda Sánchez-Urán Azañak “gizarte-babesari eta zahartze aktiboaren politikari” buruz hitz egin zuen.

Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionaleko Lege Aholkularitza Zerbitzuko buru Andrés Trillo Garcíak eta Fraternidad-Mupresparen Prebentzio Zerbitzuko zuzendari Antonio de Cos Blancok heldu zioten, hurrenez hurren, gai honi: “zahartze aktiboari buruzko politika publikoak, Administrazio Publikoaren eta Gizarte Segurantzako mutualitate laguntzaileen ikuspuntutik”.

Jaéngo Unibertsitateko Gizarte Zientzien Fakultateko dekano Isabel Ramos Vázquezek eman zion amaiera jardunaldiari, zeinak parada aprobetxatu baitzuen bertaratutako guztiei etorri izana eskertzeko.

Berriz ere, Fraternidad-Muprespak prestakuntzaren, gardentasunaren eta beste erakundeekin batera lan egitearen alde egiten du apustu.



"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
¿Te ha resultado útil?