
Nola elkar daiteke fmrekin beste mutualitate batekin elkartuta dagoen enpresa bat?
Emateko pausoak hauexek dira:
- Kontingentziak estaltzen dizkion entitateari (mutualitateari) baja eskatzea, elkartzeko agiria iraungitzen den eguna baino gutxienez hilabete lehenago, ondokoen bidez:
- Arrazoitutako baja eskatzeko gutuna. [1]
- Enpresa-batzordearenganako txosten eskaera. [2]
- Enpresaren batzordearen edo langileen ordezkariaren txostena. [3]
- Eskaera honen ildotik, entitate horrek dagokion baloratutako baja-ziurtagiria emango du.
- FMrekin elkartzeko proposamen agiria betetzea. [4]
- Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrean aurkeztea:
- Aurreko erakundeak emandako baja-ziurtagiria.
- Enpresa-batzordearen edo langileen ordezkariaren txostena.
- FMrekin elkartzeko proposamena.
Izapideak egin ondoren, aldaketak ziurtagirian agertzen den baja-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Nola estali gertakizun arruntak ere?
Eman behar dituzun pausoak hauexek dira:
- Dagokion Elkartze Proposamen Eranskina bete behar da, halako gertakizuna estaltzeko. (5)
- Eskaera hori eman behar da FMn, izapidetzeko.
Emateko pausoak direla-eta edozein zalantza edukiz gero, harremanetan jar zaitez hurbilen daukazun FM zentroarekin (telefonoz edo bertara joanez) edo gurekin kontaktatu gure Web Arreta Leihatilan..