2017, desgaitasuna duten pertsonen integrazioaren urtea Fraternidad-Muprespan

Konpromiso egonkor horretaz gain eta legezko arau edota arau normatiboez harago, gizarte erantzukizunaren askotariko jarduera-ildoetan zeharkako moduan, Fraternidad-Muprespan, desgaitasuna duten pertsonen inklusio eta integrazioa nabarmentzea dugu xede.

Asmo honek 2017an zehar gure “Desgaitasuna duten pertsonen integrazioaren Urtea” ospatzeko bidea eman du; eta gizarteratze horretan aurrera egiten laguntzen proiektu eta ekimenak martxan jartzeko esparru gisa erabili ahal izango dugu.

 

Fraternidad-Muprespan desgaitasuna duten pertsonen integrazioaren logoa

 

Gure lan-zentroek 2016an desgaitasunaren integrazioaren Bequal ziurtagiria (plus kategoria) eta 2015ean DIGA irisgarritasun mailaren berezitasunaren adierazlea lortu izana, erakundeak duela hainbat urte irisgarritasunaren alorrean hasitako bidea berresteko izan da baliagarri.

 

2017an gizartearen eskaerari erantzuna emateko aurrerapausoak egiten jarraitu beharko dugu, hau da, enpresak arduratsu, errespetutsu, kontzientziatu eta konprometituagoak izan behar dugu gizartearen beharren aurrean.

Hori dela eta, 2017an Desgaitasuna duten pertsonen integrazioaren Urtean alor hauek landuko ditugu, besteak beste:

  1. 2016an lortutako Bequal ziurtagiriaren eskakizunei erantzungo diegu.
  2. Inserta-rekin (ONCE Fundazioa) sinatutako akordioan aurrera joko dugu desgaitasuna duten pertsonen gizarteratze eta laneratzearen alde egiteko xedez.
  3. ATAMen VERACIA elkarrekiko laguntzaren elkarte birtualaren parte-hartzea sustatuko dugu, desgaitasuna dutenengana heltzen saiatuz.
  4. Boluntariotza korporatiboaren ekintzak desgaitasunarekin zerikusia duten ekimenak sortzeko bideratuko ditugu.
  5. Gure komunikazio kanalen bitartez desgaitasunaren integrazioaren aldekoak diren gure nahiz besteen ekimenei ikusgaitasuna emateko egingo dugu lan.
  6. Fraternidad-Mupresparen langile gisa norberaren kontzientziazioa landuko dugu, barne ekintzak gauzatuz gero eta arduratsuagoak izateko asmoz.

Aurten, gizartearentzat erabilgarriago izan gaitezen aurrera jarraitu behar dugu. Aurten izango da desgaitasuna gizarteratzeko aurrerapausoa emango dugun urtea.

“ARDURATSUAK gara”

¿Te ha resultado útil?